Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Berriak
  • Arte eszenikoei buruzko berriak

Arte eszenikoei buruzko berriak

Jazz emanaldiz lepo dator azaro-abendua Victoria Eugenian

Trio M

Jazz kontzertuz gainezka dator azaroa Victoria Eugenian, nazioarteko hainbat izen esanguratsu tarteko. Bost kontzertu izango ditugu azaroan eta beste bi abenduan zehar.

Irakurtzen jarraitu

Beldurrezko Asterako abonuen eta sarreren salmenta

ABONUEN 2. SALMENTA

Urriak 25 astelehena. PRESENTZIALKI BAKARRIK BI ANTZOKIETAKO LEIHATILETAN (Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia) Ordutegia: 11.30-13:30 / 17:00-20:00 (agortu arte)

Gipuzkoatik kanpoko bezeroentzat bakarrik salmenta telefonikoa 943 48 18 18 telefonoan (ordutegi berdina)

Irakurtzen jarraitu

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko programazio osoa aurkeztu da

Dead & Beautiful

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea urriaren 29tik azaroaren 5era izango da. Veneciafrenia eta Mona Lisa and the Blood Moon pelikulek hasiera eta amaiera emango diote Asteari Antzoki Zaharrean.

Irakurtzen jarraitu

Donostia Kulturako azaroko eta abenduko programazioa urriaren 6an salgai

Udazkeneko ikuskizunak salgai

Donostia Kulturako azaroko eta abenduko ikuskizunen sarrerak bihar, urriak 6, salgai jarriko dira 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak atarian.

Helduentzako 15 antzezlan, 6 dantza ikuskizun, 24 kontzertu eta haurrei zuzendutako ordainpeko 9 ikuskizun biltzen ditu egitarauak. Irailean aurkeztutako ekitaldiei hainbat kontzertu berri gehitu zaizkie: Quique González, Revolution Jam Rock, Batura zikloko Rafael Aguirreren eta Massimo Somenziren emanaldiak eta abenduaren 17an eta 18an izango den Donostikluba jaialdia. Bestalde,  X. Zombie jaialdian aldaketak izan dira eta azaroaren 6an izango dira Vhaldemar, Blast Wave, Leyenda eta Delionen kontzertuak.

Irakurtzen jarraitu

2021eko Fanzineen Gerra

Fanzineen Gerra

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteak, Medialab Tabakalerako autoedizioko txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

Irakurtzen jarraitu

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • Donostiako Udalaren logotipoa