Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Berriak
  • Arte eszenikoei buruzko berriak

Arte eszenikoei buruzko berriak

Donostia Kulturak zerbitzuen gida aurkeztu du #hauereDKda

#hauereDKda

* Hiriko festa eta kultur eskaintzan aktiboki parte hartzeko 50 kanal.

* Denon eskura dauden 16 kulturgune + 18 liburutegiz osatutako sarea.

* Zerbitzu hauen artean gehienak doakoak dira.

* #hauereDKda izeneko gidan hiritarrengana & hiritarrekin komunikazioa eta parte-hartzeko bideak sendotzeko asmoz, zerbitzuek gure erakundean merezi duten protagonismoa eskura dezaten.

Irakurtzen jarraitu

Donostia Kulturak arte eszenikoetako neguko programazioa aurkeztu du

Donostia Kultura: arte eszenikoetako neguko programazioa

Gaur, abenduak 5, Donostia Kulturak neguan Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, Larratxo K.E.-n eta Intxaurrondo K.E-n izango den helduentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.

Irakurtzen jarraitu

Filmazpit emanaldi berezia Euskaraldiaren baitan “Happy End” filmarekin

Happy End

Filmazpitek Euskaraldian parte hartuko du Zinemaz hitz eta entzun: Happy End film proiekzio eta ondorengo solasaldiarekin. Proiekzioa azaroaren 27an izango da Donostian, Victoria Eugeniako Club Aretoan. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta filmaren emanaldi ostean, Maider Oleaga zinemagileak dinamizatutako solasaldia izango da.

Irakurtzen jarraitu

Wikiliburutegiak proiektua ezagutzera ematen azaroaren 26an

Idazlezainak proiektua

Wikiliburutegiak proiektuak bat egin du Euskaraldiaren ospakizunekin eta egitasmoa kaleratzeko ekitaldi berezi bat egingo da azaroaren 26an arratsaldeko 18:30ean Victoria Eugenia Cluben. Ekitaldiari hasiera emateko liburuzainek egindako lanaren ekarpena azalduko da eta jarraian William Shakespeareren Zeru horren infernuak liburuan oinarritutako errezitaldi musikatua eskainiko dute Juan Garzia, Olatz Prat eta Aritz Brantonek, Joxan Goikoetxea musikariarekin batera. Ekitaldia irekia izango eta gonbidapenak antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira 26an bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Irakurtzen jarraitu

Donostia Kulturak ere bat egiten du Euskaraldiarekin

Euskaraldia: Donostia Kulturaren hamaikakoa

Donostia Kulturak ere bat egin du Euskaraldiarekin. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herrian egingo den iniziatiba honen helburua "Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea da".

Irakurtzen jarraitu

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • Donostiako Udalaren logotipoa