Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Berriak
  • Arte eszenikoei buruzko berriak

Arte eszenikoei buruzko berriak

2020ko neguko programazioaren aurrerapen bat

Gauekoak

Donostia Kulturak neguko arte eszenikoetako aurrerapen bat atera du salmentara: Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharran eta Lugaritz eta Intxaurrondoko kultur etxeetan emango diren bi antzezlan, bi dantza ikuskizun eta hiru kontzertu. Sarrerak salgai daude jada gure kanaletan: Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (11:30-13:30 / 17:00-20:00) eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean. Abenduaren hasieran aurkeztuko da neguko programazio osoa.

Irakurtzen jarraitu

2020ko dFERIAko kartelak pasioa du ardatz

2020ko martxoaren 9tik 12ra izango den dFERIA jaialdiko kartel lehiaketako irabazlea Alfredo León diseinatzaile grafikoa izan da, eta lanak pasioa islatzen du; hain zuzen, XXVI. jaialdiaren gaia.

Irakurtzen jarraitu

Literaktum 2019: literatura eta feminismoa binomioa izango da ardatz nagusia

Literaktum 2019: aurkezpeneko argazkia

Aurten, Literaktum letren jaialdia azaroaren 11tik 24ra egingo da, sail eta proposamen berriekin eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin. Dena den, bere hartan eusten dio asmo nagusiari, hots, literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera hurbiltzea. Alde horretatik, eta jaialdiak literaturaren eta bere garaiko gizartearen arteko lokarriak arakatzeko duen borondate argiaz, Literaktum 2019 literaturaren eta feminismoaren arteko loturen isla gisa aurkezten zaie herritarrei. Binomio hori da jaialdiaren ardatz nagusia.

Irakurtzen jarraitu

Giza Eskubideen 18. Zinemaldian izena emateko epea irekita dagoeneko

Gaur, azaroak 5, apirilaren 23tik 30ra arte ospatuko den Giza Eskubideen 18. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 6a izango da.

Irakurtzen jarraitu

"La valla"k irabazi du 2019ko Fanzineen Gerra

La valla

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astean ospatu den Fanzineen Gerrako irabazlea izan da La valla.

Irakurtzen jarraitu

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • Donostiako Udalaren logotipoa