Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Berriak
  • Arte eszenikoei buruzko berriak

Arte eszenikoei buruzko berriak

2019ko Antzerkigintza Berriak programa: epea zabalik urtarrilaren 31 arte

Antzerkigintza Berriak

Gasteizko Principal Antzokia, Bilboko Arriaga Antzokia eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak, ondoz ondoko laugarren urtez, Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz. Izena emateko epea 2019ko urtarrilaren 31ean amaituko da, 18:00etan.

Irakurtzen jarraitu

Saharaz Blai ikus-entzunezko bigarren edizioa zabalik

Laatash

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Saharaz Blai lehiaketaren bigarren edizioa aurkezten du. Euskal Herriko eta errefuxiatu sahararren kanpamentuetako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen ikus-entzunezko lehiaketa da. Lehiaketaren helburua parte hartuko duten gazteek uraren sarbiderako giza eskubidearen inguruan hausnartzea da, gehienez, bi minutu eta erdiko bideotan.

Irakurtzen jarraitu

2018ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Irakurtzen jarraitu

Donostia Kulturak zerbitzuen gida aurkeztu du #hauereDKda

#hauereDKda

* Hiriko festa eta kultur eskaintzan aktiboki parte hartzeko 50 kanal.

* Denon eskura dauden 16 kulturgune + 18 liburutegiz osatutako sarea.

* Zerbitzu hauen artean gehienak doakoak dira.

* #hauereDKda izeneko gidan hiritarrengana & hiritarrekin komunikazioa eta parte-hartzeko bideak sendotzeko asmoz, zerbitzuek gure erakundean merezi duten protagonismoa eskura dezaten.

Irakurtzen jarraitu

Donostia Kulturak arte eszenikoetako neguko programazioa aurkeztu du

Donostia Kultura: arte eszenikoetako neguko programazioa

Gaur, abenduak 5, Donostia Kulturak neguan Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, Larratxo K.E.-n eta Intxaurrondo K.E-n izango den helduentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.

Irakurtzen jarraitu

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • Donostiako Udalaren logotipoa