Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • "Welcome to Chechnya" filmak Giza Eskubideen 18. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

"Welcome to Chechnya" filmak Giza Eskubideen 18. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

Bienvenidos a Chechenia

30-04-2021

Welcome to Chechnya (David France; AEB, 2020) filmak Giza Eskubideen 18. Zinemaldian Ikusleen Saria Film Luze Onenari lortu du.

Welcome to Chechnya pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du eta Julien Goudichaud zuzendariaren Confinés dehors (Frantzia, 2020) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3000 euroko ordainsaria duena.

Gau honetan (18:00) Victoria Eugenia Antzokian banatuko dira sariak eta ondoren Zinemaldiari amaiera emango zaio Petit pays (Éric Barbier; Frantzia-Belgika, 2020) filmaren proiekzioarekin.

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala