Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • 2021eko Poesia Orduak irailaren 6an eta 7an Victoria Eugenia Cluben

2021eko Poesia Orduak irailaren 6an eta 7an Victoria Eugenia Cluben

Poesia orduak

02-09-2021

Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero egiten diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira: hilaren 6anEtxeko urak eta hilaren 7an Poema likidoak. Biak ala biak Victoria Eugenia Cluben izango dira, iluntzeko 19:30etan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Etxeko urak Leire Bilbao idazlearen liburua da. Idazleak liburuko hainbat poema errezitatuko ditu, Maite Larburu musikaria lagun duela.

Poema likidoak Nahia Zubeldiak Elkanoren itsas bidaian inspiratuta idatzitako poemen inguruko errezital musikatua da. Nahia Zubeldia bera eta Manu Matthys, LUMI taldea osatzen duen bikotea, arituko dira oholtzaren gainean.


© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala