Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • “Veneciafrenia”-k emango dio hasiera 2021eko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

“Veneciafrenia”-k emango dio hasiera 2021eko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

Veneciafrenia

14-09-2021

Álex de la Iglesiaren Veneciafrenia (2021) pelikulak inauguratuko du datorren urriaren 29an Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 32. Astea, urriaren 29tik azaroaren 5era izango dena Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian, eta hiriko beste eszenatoki batzuetan.

Álex de la Iglesiak eta Jorge Guerricaechevarríak idatzia, Veneciafreniak aktore hauek ditu protagonista: Ingrid García-Jonsson, Silvia Alonso, Goize Blanco, Nicolás Illoro, Alberto Bang, Cosimo Fusco, Enrico Lo Verso, Armando De Razza, Caterina Murino eta Nico Romero.

Naturan lotura bereizezin bat dago edertasunaren eta heriotzaren artean. Gizakiak behatzen duena imitatzen du. Farorik distiratsuenak erakarritako eltxoen antzera, planetako hiririk ederrenaren argia itzaltzen ari dira turistak. Azken hamarkadetako agoniak haserrea piztu du veneziarren artean. Inbasioaren aurrean, bizirauteko senak bultzatuta antolatu dira batzuk. Espainiako turista talde bat Veneziara doa dibertitzera, ingurutzen dituzten arazoez jabetu gabe. Han, borrokari ekin behar izango diote euren bizitzak salbatzeko.

Sony Pictures International Productions-ek eta Pokeepsie Films-ek ekoiztua, Amazon Prime Video-rekin elkartuta, Mogambo Productions-en partaidetzarekin, zinema aretoetatik igaro eta gero, Veneciafrenia Amazon Prime Video-n ikusi ahal izango da.

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala