Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • Donostia Kulturako azaroko eta abenduko programazioa urriaren 6an salgai

Donostia Kulturako azaroko eta abenduko programazioa urriaren 6an salgai

Udazkeneko ikuskizunak salgai

05-10-2021

Donostia Kulturako azaroko eta abenduko ikuskizunen sarrerak bihar, urriak 6, salgai jarriko dira 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak atarian.

Helduentzako 15 antzezlan, 6 dantza ikuskizun, 24 kontzertu eta haurrei zuzendutako ordainpeko 9 ikuskizun biltzen ditu egitarauak. Irailean aurkeztutako ekitaldiei hainbat kontzertu berri gehitu zaizkie: Quique González, Revolution Jam Rock, Batura zikloko Rafael Aguirreren eta Massimo Somenziren emanaldiak eta abenduaren 17an eta 18an izango den Donostikluba jaialdia. Bestalde,  X. Zombie jaialdian aldaketak izan dira eta azaroaren 6an izango dira Vhaldemar, Blast Wave, Leyenda eta Delionen kontzertuak.

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala