Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

dFERIA 2018 kartel irabazlea

25-12-2017

Donostiako Pikazarri Studio-ko Romper el tabú lana da 2018ko dFERIAko kartel irabazlea.

Edizio honetan, gai nagusia TABUA izango da, giza talde batek debekatu edota gaitzesten dituen jokabideak edo ekintzak bezala ulertuta; jatorri erlijioso, sozial edo kulturala izaten dute, eta ezin izan ohi da haietaz hitz egin jendeaurrean. Baina, isilpekoak izanda ere, izan badira.

Urtarrilaren hasieran dFERIA 2018ko programazioaren zati handiena ezagutzera emango da, aurten, martxoak 5a eta 8a bitartean burutuko dena.

 

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala