10-01-2018
Gaur, urtarrilak 10, dFERIAk Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharra-Fundación SGAE gunean izango diren ikuskizunen aurrerapena aurkeztu du. Ikuskizun hauetarako sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai gure leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Sarrerak urtarrilaren 11an, 11:30etatik aurrera salgai.
dFERIA, martxoaren 5etik 8ra bitartean izango da. Antzerkia, dantza, diziplina anitzak... Donostiako 9 antzeztokietan. Hiria bera, arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuta, arte eszenikoen festa handia: 33 konpainien 33 ikuskizun eta 37 emanaldi lau egunetan zehar.
Aurreratu diren ikuskizunak Programazio eszenikoa atalean daude.
Ikuskizunen %64a estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: lau mundu mailan, bi Europan, lau Estatuan eta hamaika Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, %42a dantza ikuskizunak izango dira, %40a antzerkia eta %18a diziplina anitzak.
XXIV. edizioaren leloa TABUa da, debekatuta edota gaitzesten diren jokabide edo ekintza bezala ulertuta. Baina, isilpekoak izanda ere, izan badira.
© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email