Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • Itziar Castro antzezlea da Frankensteinen neska-laguna Beldurrezko Astearen kartelean

Itziar Castro antzezlea da Frankensteinen neska-laguna Beldurrezko Astearen kartelean

02-07-2018

Itziar Castro da urriaren 27tik azaroaren 2ra arte izango den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 29. Zinemaren Astearen kartelaren protagonista.

Hala, Frankenstein munstroaren neska-lagun bihurtu da, 1935ean Universal ekoiztetxeak sortutako pertsonaia jatorrizko filmaren jarraipenean: Bride of Frankenstein (1935), aurrenekoa bezala James Whalek zuzendua.

2018an betetzen dira 200 urte Mary Wollstonecraft Shelleyren Frankenstein edo Prometeo modernoa nobela argitaratu zenetik, bi urte lehenago behin baino gehiagotan zinean eta literaturan birsortu izandako Villa Diodati etxeko gaueko elkarraldi famatuan zirriborratua. Hala, kartelarekin eta atzera begirako ziklo batekin egin nahi izan dio omenaldi Asteak beldurraren mito horri.

Pelikulan Elsa Lanchesterrek antzeztutako pertsonaia da kartelean Itziar Castro; Frankenstein doktoreak sortutako laguna, Boris Karloffek hezurmamitutako izakiarentzat.

Pedro Usabiaga argazkilariak egin du argazkia Añarbeko Uren Hondakin Uren Ponpaketa Estazioan, Saguesen.

1977an Bartzelonan jaioa, Itziar Castro aurkezle, antzezle eta abeslariak zenbait antzerki ikuskizunetan parte hartu izan du ?Ball de titelles, Taboo edo Pals, besteak beste? baita telesailetan ere ?Vis a vis (2018)?.

Joan den urtean protagonista izan zen Astean proiektatutako Pintó & Caye-ren Matar a Dios (2017) filmean, eta azken urte hauetan beste hauetan lan egin izan du: El gran Vázquez (2010), Blancanieves (Pablo Berger, 2012), [REC]³ – Génesis (Paco Plaza, 2012), Las brujas de Zugarramurdi (Álex de la Iglesia, 2013), Pieles (Eduardo Casanova, 2017) edo Campeones (Javier Fesser, 2018). Pintó & Cayek ere zuzendutako RIP (2017) film laburrean duen paperak lotu du komedia beltzaren eta fantasiazkoaren generora.

KARTELA

Protagonista: Itziar Castro

Argazkia: Pedro Usabiaga

Post-produkzioa: Quentin Valois

Jantzien diseinua eta sorkuntza: Nerea Torrijos

Makillajea eta ile-apainketa: Balú Hair Trends

Kartela: Ytantos

Making of: Pixel

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala