Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • "Mary Shelleyren ondarea" zikloa Beldurrezko Astean

"Mary Shelleyren ondarea" zikloa Beldurrezko Astean

Bride of Frankenstein

02-07-2018

2018an betetzen dira 200 urte Mary Wollstonecraft Shelleyren Frankenstein edo Prometeo modernoa nobela argitaratu zenetik, bi urte lehenago behin baino gehiagotan zinean eta literaturan birsortu izandako Villa Diodati etxeko gaueko elkarraldi famatuan zirriborratua. Hala, kartelarekin eta atzera begirako ziklo batekin egin nahi izan dio omenaldi Asteak beldurraren mito horri.

Historian zehar, ehun pelikulatan baino gehiagotan izan dira protagonista Frankenstein doktoreak sortutako munstroa, haren neska-laguna, egilea bera, zientzialariaren hainbat ondorengo eta jarraitzaile. J. Searle Dawleyren (Frankenstein, 1910) eta Eugenio Testaren (Il mostro di Frankenstein, 1921) hasierako bertsioetatik duela gutxiko Mary Shelley (Haifaa Al-Mansour, 2017) filmera arte, idazle britainiarraren nobelak liluratuta utzi izan ditu garai guztietako zinegileak.

Universal-en pelikulak ?Frankenstein (1931)? zinearen ikono bihurtu zuen munstroaren pertsonaia (ez bakarrik beldurrezko generoan). Mitoak garai guztietako zinegileak inspiratu izan ditu, eta hala hurbildu dira haren unibertsora eta pertsonaietara era askotan: Terence Fisher –The Curse of Frankenstein (1957)–, Brian Yuzna –Bride of Re-Animator (1989)–, Ken Russell –Gothic (1986)–, Roger Corman –Frankenstein Unbound (1990)–, Kenneth Branagh –Mary Shelley's Frankenstein (1994)–, Víctor Erice –El espíritu de la colmena (1973)–, Mel Brooks –Young Frankenstein (1974)–, Frank Henenlotter –Frankenhooker (1990)–, Gonzalo Suárez –Remando al viento (1988)–, Paul Morrisey & Antonio Margheriti –Flesh for Frankenstein (1973)–, Kornél Mundruczó –Tender Son: The Frankenstein Project (2010)–...

Anitzak eta askotarikoak dira bertsioak. Asteak hamar pelikula proiektatuko ditu pertsonaiara hurbiltzeko, sortu zenetik 200 urte bete direnean, eta ikuspegien aniztasun hori bildu du gainera.

Zikloa Sitges Film Festival – Festival Internacional de Cinema de Catalunyarekin lankidetzan egin da.

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala