Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • 2019ko Antzerkigintza Berriak programa: epea zabalik urtarrilaren 31 arte

2019ko Antzerkigintza Berriak programa: epea zabalik urtarrilaren 31 arte

Antzerkigintza Berriak

08-01-2019

Gasteizko Principal Antzokia, Bilboko Arriaga Antzokia eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak, ondoz ondoko laugarren urtez, Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz. Izena emateko epea 2019ko urtarrilaren 31ean amaituko da, 18:00etan.

Proiektuaren helburua, bere garaian DSS2016ek sustatua eta bere legatuaren parte bihurtu dena, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde-lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki-konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. Era berean, ekimen honek antzerki-testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena.

Informazio gehiago:

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala