Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • Prest dugu jada DK Irratiaren webgunea

Prest dugu jada DK Irratiaren webgunea

DK Irratiko hainbat lagun

21-11-2019

Urriaren 21ean abiatu genuen Donostia Kultura Irratia (FM 107.4) eta gaurtik aurrera webgunearen aukera gehienak prest ditugu jada.

Hauek dira webgunean eskaintzen dituen aukera nagusiak:

1.- Zuzenean entzuteko aukera dago irratia.donostiakultura.eus webgunean.

2.- Galdu dituzun edo berriro entzun nahi dituzun irratsaioak podcast bidez entzuteko aukera dago. Oraingoz Ivoox-en eskaintzen dugu zerbitzua.

3.- Gainera, Donostia Kulturaren programazioan antolatutako ekitaldien audioak entzuteko aukera ere egongo da. Adibidez, Literaktum jaialdian zehar egondako hainbat jardueretako audioak entzuteko moduan daude jada.

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala