Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • 2020ko Antzerkigintza berriak programarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

2020ko Antzerkigintza berriak programarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

Antzerkigintza Berriak

07-01-2020

Gasteizko Principal Antzokia, Bilboko Arriaga Antzokia eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak, ondoz ondoko bosgarren urtez, Antzerkigintza berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz. Izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da, 18:00etan.

Proiektuaren helburua, bere garaian DSS2016ek sustatua eta bere legatuaren parte bihurtu dena, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde-lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki-konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. Era berean, ekimen honek antzerki-testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena.

 

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala