Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • #DKEtxean: itxialdirako kultur programazio baten txostena

#DKEtxean: itxialdirako kultur programazio baten txostena

Izaro Andrés. Argazkilaria: Sara Santos

12-05-2020

Donostia Kulturaren programazio birtuala, DKEtxean, amaitzera doa sei asteren ondoren, bi helburuok beteta: batetik, kultur kontsumitzaile eta parte-hartzaile ohikoari lagun egitea itxialdian; eta, bestetik, sorkuntzari eta hemengo autoreei laguntzea aldi zail honetan. Denboraldi horretan zehar, 100dik gora autorek hartu dute parte, eta 134 sorkuntza-lan eman dira (bideoak, kontakizunak, ilustrazioak edo online solasaldiak), denak ere berriak. Denak jasota eta eskuragarri Donostia Kultura On! atal berrian.

Pasa den ostiralean, maiatzaren 8an, Victoria Eugenia Antzokiko teilatutik Izarok emandako kontzertuaren bideo-laburpena eta making of-aren lotura gehitu dugu.

Bukaera biribila IZAROrekin, zuzenean Victoria Eugenia Antzokitik

Maiatzaren 8an, ostiralarekin, Donostia Kulturak amaitutzat eman zuen programazio birtualaren etapa hau, oso kontzertu berezi batekin eman ere. Victoria Eugenia Antzokiko teilatutik. IZAROk oso errezitaldi pertsonala eskaini zuen streamingean, egungo egoera dela eta, Tiempo ausente singlea argitara eman berritan, zeina hain zuzen ere itxialdi honetan inspiratua baita.

19:00etan hasita, eta 40 minutuz, IZAROk ezin biribilago itxi zuen DKEtxean programa, hirukotea eratuta (Izaro Andres, ahotsa eta gitarra; Iker Lauroba, ahotsa
eta gitarra; eta Garazi Esnaola, teklatuak). Emanaldia 2.100 lagunek jarraitu zuten zuzenean, eta dagoeneko 15.500 ikustalditik gora izan ditu Youtuben.

Ipuinaren Ordua izan da DKEtxean programazioko programa izarra, hasieratik bertatik. Egunero, 16:00etan, txikienak telebistaren edo ordenagailu eramangarrien inguruan biltzen ziren familian entzuteko gure ipuin-kontalariei: Lur Korta, Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga, Kattalin Ansorena, Izaskun Mujika, eta Lur Usabiaga. Larunbatetan, gainera, Bego Gonzálezek ere hartzen zuen parte, zeinuen hizkuntzan. 1.105 familiak zuzenean jarraitu zituzten youtube bidezko saioak, eta dagoeneko 58.888 dira sare sozial guztien bidez baturiko bistaratzeak.

Eskaintza literarioenari jarraituz, bi proposamen izan ditugu Koadernoa izenpean: idazleena eta euskal ilustratzaileen sorkariena. Atal honetan, proposamen original bat ezagutu dugu egunero; gehienetan, itxialdiaren eta bizi dugun egoera honen gaiarekin lotua.

Idazleak: Yolanda Arrieta, Iñigo Aranbarri, Juan Manuel Uría, Patxi Zubizarreta, Ander Izagirre, Arantza Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Xabier Etxaniz Rojo, Oier
Guillan, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Ana Malagón, Beñat Sarasola, Karmelo Iribarren, Aritz Gorrotxategi, Mariasun Landa, Fernando Savater, Juan Kruz
Igerabide, Julia Otxoa eta Luisa Etxenike. Kontakizun horiek guztiak irakurgai daude noiznahi Donostia Kultura On!-en.

Ilustratzaileak: Judas Arrieta, Yolanda Mosquera, Mikel Valverde, Ainara Azpiazu, Iraia Okina, Jokin Mitxelena, Sisters and the City, Arantza Sestayo, Elena
Odriozola, Maite Gurrutxaga, Asier Iturralde Gastón, Paula Estévez, Marcos Navarro, Aitziber Alonso, Diego Besné, Sandra Garayoa, Iker Ayestarán, Rebeka
Elizegi, Mikel Casal, Ane Pikaza, Marcos Navarro, Belén Lucas, Mattin, Inés Ayoon Cho eta Mikel Antero. 25 narratzaile grafiko horiek beste hainbeste sorkuntza-lan eskaini dizkigute, asmotsu bezain zorrotzak, bizi dugun aldi honen adierazgarri.

Gainera, euskara, gaztelania eta ingelesezko literatur solasaldiak izan dira: euskaraz (Iñigo Aranbarri), gaztelaniaz (Amaia García), ingelesez (Slawka Grabowska) eta fransesez (Miren Garmendia). Bai eta “Liburu Challenge” gazte-erronka ere, Lorea Intxausti, Xanti Korkostegi eta Markel Sainzekin.

Eszenaren arloan, Antzokia Etxean programa sortu genuen, ostegunetik igandera bitarte (hau da, gune eszenikoetara jende gehien joaten den egunetan), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkuntza berrien pilulak eskaini dituzte formatu berri honetan: kontzertuak, bakarrizketak eta koreografiak... 5 eta 15 minutu artekoak. Atal honetako izenak, honako hauek: Martxelo Rubio eta Sandra Ferrús, NODE, El Negro, Niña Coyote eta Chico Tornado, Gautena, Paul San Martín, Amagoia Lauzirika, Maren, Sara Zozaya, Verdini Dantza Taldea, Amaia Lizarralde, Ainara Ortega, NoaVD & Sergio Villar, Elena Setién, Aitziber Garmendia & Jon Plazaola, Iñaki Salvador, Kukai Dantza Taldea, Maribel Salas, Dani Iglesias, Tessa Andonegi, Aizpea Goenaga, Iker Lauroba eta Sergio Nguema. Datuei erreparatuta, dagoeneko 47.351 pertsonak ikusi dituzte sare sozialetan eta 1.067 lagunek zuzenean jarraitu zituzten You Tube bidez.

Artista horietako batzuek, gainera, parte hartu zuten Donostia Kulturak Liburuaren Nazioarteko Egunean, Dantzaren Nazioarteko Egunean eta Jazzaren Nazioarteko Egunean antolatu zituen ekitaldietan.

San Telmo Museoari dagokionez, nabarmentzekoa da #STMKuttunak ekinbidea, non Museoko piezarik nabarmenenak beren beirateetatik irten baitira interesa zuten etxetaraino iristeko. Hartara, asteazkenero, piezarik nabarmenenetako batzuk ikusi ahal izan dira xeheki eta beren osoan. Honako hauek, besteak beste: “Argizaiola”, “Berriro igo nauzu” bideoa, Nicolas Lekuonaren “Sin título” collagea, Otsagiko dantza-jantzia (Otsagiko Dantza Taldearekin) Jose Ma Serten mihiseak eta Jineta ezpata. Pieza horietako bakoitzaren xehetasunak Museoko Second Cavas aplikazioaren bidez eman dira ezagutzera.

Museoak Jose Luis Zumeta margolari berriki zendua omendu zuen, Maria José Aranzasti historialari eta artistaren lagunak egindako azalpena jasotzen zuen bideo baten bidez. Eta, azkenik, San Telmo Museoak eta Globernancek, modu birtualean haiek ere, 2020ko European Dialogues urteroko zikloari ekin zioten, zeinean honako  hauek hartu (edo hartuko) baitute parte: Alberto Alemanno, Daniel Innerarity, Juanjo Álvarez, Mikel Mancisidor, Cristina Garmendia, Maria Eugenia Rodriguez Palop eta María Silvestre.

Zinearen arloan, berriz, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak kanala sortu du Filmin plataforman, zeinak euskarazko atala baitauka; eta HEMEN emakumeen
elkartearekin batera, zazpi film laburren online proiekzioa antolatu zuen ardatz gisa, eta solasaldia ondoren, zeinean honako hauek hartu baitzuten parte: Amaia San Sebastián, María Aizpuru, Emily Lobsenz, Ainhoa Urgoitia, Nagore Eceiza, Esti Urresola eta Tessa Andonegi. Larrotxene Bideok, Larrotxene Kultur Etxearen
prestakuntza eta sorkuntza guneak, zenbait bideotutorial argitaratu ditu, bai eta film laburrak eta Transmediazine mikromagazina eman ere. Orobat, zuzeneko saioak ere izan dira, Larroetxean Zuzenean, hala nola “Herriwatch, los vigilantes de la plaga” sagaren inguruan egindakoa, eta honako hauek hartu dute parte: Aitor Ormaetxea, Jone Ibarretxe, Paula Brezo eta Mikel Abasolo; 1.33.10 film laburra eta ondoren tertulia, Juanmi Cuestarekin; eta “Erregea”, David Cuestarekin. Aipatzekoa da 254 lagunek parte hartu dutela Larrotxene Bideok emandako ikastaro eta tutorialetan.

Denboraldi honetan, halaber, Ispilu Beltza irrati-magazina sortu da, Bestalde programari erreleboa emateko. Oier Aranzabalen gidaritzapean, ahotsa eman die gure hiriko aktoreei eta kultur jarduerei, eta astelehenetik ostiralera entzun daiteke, 8:00etatik 10:00etara, 107.4 FM maiztasunean, zenbait audio-plataformatan eta Donostia Kultura Irratia webgunean.

DKEtxean, gainera, nazioartera iritsi da, antzeko ekinbideetan hartu baitu parte. Esate baterako, Juan Kruz Igerabide eta Marcelo Utreras autore gonbidatu zirela, Europe At Homen hartu du parte, kultur lankidetzako europar programa batean, beste hamahiru hiri europarrekin batera. Orobat, REDELAEk, Arte Eszenikoen Euroamerikar Sareak, “Tu casa es el escenario” jaialdien jaialdia antolatuko du maiatzaren 25etik 28ra bitartean, eta DKEtxean izan ditugun bi ekoizpen han egongo dira, nazioarte mailako ibilbidea izan dezaten.

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala