Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

2020ko Fanzineen Gerra

2020ko Fanzineen Gerra

01-10-2020

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteak, Medialab Tabakalerako autoedizioaren txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, berriro ekin dio Fanzineen Gerrari euskarri horien bitartez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

Tinta eta paperezko gerra honetan Astea dela eta argitaratutako hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko datozen urriaren 31 eta azaroaren 5a bitartean.

Izena emateko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik. Gehienez 5 taldek parte hartuko dute. Inoiz parte hartu ez dutenei emango zaie lehentasuna eta, jarraian, zorrotz jarraituko zaio inskripzio ordenari.

Oinarriak

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala