Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • Beldurrezko Asterako abonamenduen eta sarreren salmenta

Beldurrezko Asterako abonamenduen eta sarreren salmenta

13-10-2020

Aurten, orain bizi dugun egoera sanitarioagatik, Asteko abonuen eta sarreren salmenta beste modu batera egingo da, azken urteetan ez bezala.

Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako aforoak erdira murriztuko dira Astean; horrela izaten ari da orain Donostia Kulturaren programazioetan.

ABONUEN SALMENTA

Abonuen salmenta ONLINE BAKARRIK egingo da.

Aurten, Astearen sail ofizialeko programazioa bi antzokietan banatuko da, ordutegiak txandakatuta. Film bakoitza behin bakarrik emango da (nazioarteko film laburren maratoia izan ezik). Beraz, sail ofiziala osorik ikusi ahal izateko ABONU BANA EROSI BEHARKO DA ANTZOKI BAKOITZERAKO eta egun berean jarriko dira salmentan. Hala, bi abonu desberdin izango dira, bata Antzoki Zaharrerako eta bestea Victoria Eugeniarako, eta BEREIZITA erosi beharko dira, ESERLEKUA AUKERATZEKO aukerarekin.

Abonuak ostiralean, urriaren 23an 11:30ean jarriko dira salgai online (www.donostiakultura.eus/sarrerak). 150 abonu jarriko dira salgai antzoki bakoitzerako, eta egun horretan bakarrik salduko dira, agortzen diren arte.

Abonua Antzoki Zaharra: 41 €

Abonua Victoria Eugenia Antzokia: 36 €

Pertsona bakoitzak gehienez 2 ABONU eros ditzake antzoki bakoitzerako.

Bi abonuak erosten dituenak Astearen katalogo bat eta 2000maniacos fanzine bat jasoko ditu.

Abonua paperean edo mugikorrean deskargatu ahal izango da, baina ez du balio izango antzokietan sartzeko. Horretarako, TRUKEA EGIN BEHARKO DA EMANALDI BAKOITZERAKO PAPEREZKO SARRERA BAT ESKURATZEKO, eta argitalpenekin batera entregatuko dira urriaren 28an eta 29an Victoria Eugenia Antzokiko Areto Balioanitzean (Okendo plaza) ordutegi honetan: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00.

SARREREN SALMENTA

Sarrera solteen salmenta ere ONLINE egingo da. Webgunean (www.donostiakultura.eus/sarrerak) asteartean, urriaren 27an, 11:30etik aurrera jarriko dira salgai. Urriaren 27, 28 eta 29an online bakarrik erosi ahal izango dira. Ostiraletik, urriaren 30etik aurrera, berriz, bi antzokietako leihatiletan ere jarriko dira salgai.

Sarrera: 7,50 €

Pertsona bakoitzak gehienez 2 SARRERA eros ditzake emanaldi bakoitzerako.

Informazio gehiago

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala