Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • Donostia Kulturako udaberriko programazioaren aurrerapen bat salgai

Donostia Kulturako udaberriko programazioaren aurrerapen bat salgai

Udaberria

23-02-2021

Donostia Kulturak salgai atera du gaur udaberriko aurrerapen bat. Guztira, 13 ikuskizun dira (5 antzezlan, 5 kontzertu eta 3 dantza ikuskizun) Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan emango direnak. 

Los asquerosos, Cabeza de Vaca, Malandain Ballet Biarritzeko estreinaldia, Rafa In memoriam eta La Diva izango dira Victoria Eugenia Antzokian aurkeztuko diren ikuskizunetako batzuk. Antzoki Zaharrean berriz, Teatro del Barrioren Celebraré mi muerte eta Tartean Teatroaren Ez Dok Ero lanak izango dira ikusgai. Azkenik, Egiako Gazteszenak Oihana Varela eta Benetan be konpainiaren azken lanak aurkeztuko ditu eta Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoak, Xabi Aburruzagaren kontzertua eta Javier Liñeraren Antonia lana.

Sarrerak salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala