Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiaren Gazte Epaimahaia: zozketaren emaitzak

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiaren Gazte Epaimahaia: zozketaren emaitzak

Gazte Epaimahaia

01-04-2021

Apirilaren 23tik 30era bitarte izango den Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian Gazte epaimahaikidea izateko zozketan hautatua izan zaren jakiteko, klik egin esteka honetan.

Aukeratuak izan diren pertsonek apirilaren 14a baino lehen baieztatu edo ezeztatu beharko dute euren partaidetza.

Gazte Epaimahaia osatuko duten 90 kideek Giza Eskubideen Zinemaldiko lehiaketara aurkeztutako film labur guztiak baloratuko dituzte, Nazioarteko Film Labur Onenaren Saria emateko.

Gazteen Epaimahairako maratoia eta film laburren bozketa apirilaren 21ean izango da, 16:30ean, Antzoki Zaharrean.

Aurreko urteetan bezala, Gazte Epaimahaiko kide izateak zinemaldiko programazioan parte hartzeko eskubidea ematen du (filmak, solasaldiak, jarduera paraleloak), baita EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko (Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua) ikasleei (ECTS) kredituak lortzeko aukera ere. Gainera, Gazte Epaiamahikide izan direla egiaztatzen duen diploma eskuratu ahalko dute.

Giza Eskubideen Zinemaldia Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Atalaren bitartez, eta Donostia Kulturak antolatzen dute.

Informazio gehiago: www.zinemaetagizaeskubideak.eus

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala