Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Informazio praktikoa

Informazio praktikoa

Sarrerei eta leihatila-ordutegiari buruzko informazioa.

Ikusi sarrerei eta leihatilei buruzko informazio guztia hemen

Igo

Haurrekin joan al naiteke?

Haurrentzako ez diren emanaldietara 5 urte beherago haurrik sartzea ez da gomendatzen. Zuzendaritzak haurra kalera irten dadila eskatzeko eskubidea du, gainerakoei nolabaiteko traba egiten diela uste badu.

Igo

Garraio publikoa erabilita nola iritsi eta non aparkatu.

Autobus-linea nagusiek geltokiak dituzte Boulevardean eta Gipuzkoa Plazan, antzokitik 100 metro ingurura. Taxi-geltokirik hurbilena ere Boulevardean dago. Okendo, Boulevard eta Kursaaleko aparkalekuak ere antzokitik oso gertu daude. (ikusi mapa)

Igo

Ateak irekitzea.

Antzokiak ikuskizuna hasi baino 30 minutu bete lehenago zabalduko ditu ateak.

Igo

Mugikortasun urriko pertsonentzako antzokiko sarbidea.

Antzokiko sarrera guztiak mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak daude. Besaulki-patioan 14 lerro eserleku erreserbatuta daude. Gainerako edukiera guztia saldu arte erreserbatzen da. Eserleku horiei % 20ko deskontua aplikatzen zaie, baita mugikortasun urriko pertsonaren lagunari ere.

Igo

Zer gertatzen da obrara berandu iristen banaiz?

Arren, garaiz iritsi: emanaldia behin hasita antzokiak sarrera ukatzeko eskubidea izango du.

Igo

Emanaldietan

Ikuskizunean parte hartzen duten artisten eskubideei jarraiki, debekatuta dago edonolako euskarritan soinu- edo irudi-grabaketarik egitea, baldin eta aurez berariazko baimenik ez badago.

  • Mugikorrak eta edozein motako alarmak deskonektatu egin behar dira.
  • Emanaldietan zehar ezin daiteke, ez jan ez edan.
  • Ezin da erre.
  • Ez da animaliarik onartzen (txakur-gidak ezik).

Igo

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • Donostiako Udalaren logotipoa