Victoria Eugenia Antzokia

Irudi Korporatiboa

Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia antzokirako proposatutako logotipoa eraikina eraberritzearekin batera hasten den etapa berriari dagokio.

Logotipo moderno eta estilizatua da. Piktrogramak modu ausart eta dinamikoan irudikatzen ditu antzokiaren behealdeko jarlekuak, agertokitik ikusita, etapa berri honetan disziplina anitzetarako dagoen asmoa azpimarratuz, era guztietako arte eszenikoak hartuko baititu. Jarlekuok aukeratu ditugu elementu bateratzaile gisa; izan ere, zinea, dantza, opera, antzerkia eta musika, denei dagozkie. Piktograma irekia da, ia abstraktua, denen esku jarritako kalitatezko arte eszenikoentzako espazioa partekatzera gonbidatzen duena, atzean utzita antzokiaren aurreko aldiaren izaera elitista eta “adituentzakoa”, jardueren programazioa askotarikoa eta maila handikoa izango baita.

Identitate korporatiboaren eskuliburua [ Formatua: PDF - 7.6 Mb ]

Victoria Eugeniaren logotipoak hainbat formatutan [ Formatua: ZIP - 2.8 Mb ]

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • Donostiako Udalaren logotipoa