Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

Uri Caine Trio

Sala Club del Teatro Victoria Eugenia

Uri Caine Trio

30 NOVIEMBRE 2021 20:00

Música

Musika

15€ €

ENTRADAS

FICHA

DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:

Uri Caine (pianoa eta teklatuak), Mark Helias (baxua), Ben Perowsky (bateria).

Uri Caine azken hamarkadako teklista moldaerrazenetako bat da. Prestakuntza klasikoa zein jazzekoa jaso zituen, eta oso gazterik hasi zen jotzen artista handienekin, hala nola Philly Joe Jones eta Joe Hemdersonekin. Orobat, Dave Douglas, Terry Gibs, Arto Lindsay, Don Byron eta besteren taldeetan jardun izan du, eta konposizio klasiko zenbaiti egin dizkien moldaketek –besteak beste, Mahler eta Beethovenen lanei egindakoek– oso harrera ona izan dute.

Piano jotzailea eta konpositorea da Caine, eta diziplina eta eragin askotarikoen sorta dakar bere musikan, hala nola rythm and blues, gospel eta jazzarenak, denak ere musika mota berria sortzeko konbinatuz: pop musikaren eragina duten soinu eta formak, soinu abangoardiakoekin batera.


Compartir en:

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala