Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

Mursego: Lapur(ari)ketak

Victoria Eugenia Antzokia

Mursego: Lapur(ari)ketak

03 ENERO 2022 20:00

Música

Musika

15€ €

ENTRADAS
Euskaraz

En euskera

FICHA

DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:

"Ezer ez da originala, inspirazioarekin durunda egiten duen edo zure imajinazioa betetzen duen edozein lekutatik ostu egiten du". Jim Jarmuschen hitz horiek abiapuntu gisa balio dute Lapur(ari)ketak lanarentzat. Ariketa eszeniko horretan, Mursegok musika, hitza eta gorputza batzen ditu, artista sorkuntzak eraldatzeko, eta beste dimentsio batera eramaten ditu, bere hizkuntzara aldatuz.

Originalaren eta maileguaren arteko elkarrizketa honetan, Paul Duttonen spoken word, Gloria Fuertesen umore politikoa, Mikel Laboaren mundu barneraezina, Vicente Ameztoyren margolan baten lengoaia figuratiboa, Victor Ericeren indar bisuala eta Martxel Mariskalen poesia nihilista daude, Lisabören musikan nahastuta.

Maite Arroitajauregik  Mursegon, bere bakarkako proiektuan, abangoardia eta folklorea hibridatzen ditu eta lau disko argitaratu ditu. Azken urteotan ibilbide oparoa izan du zinemarako musika konposatzen. 2021ean, Aranzazu Callejarekin batera jatorrizko musika onenaren Goya eta Platino sariak jaso zituen Akelarre lanagatik.


Compartir en:

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala