Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

Ruper Ordorika

Victoria Eugenia Antzokia

Ruper Ordorika

22 ENERO 2022 20:00

Música

Musika

24 €

ENTRADAS
Euskaraz

En euskera

FICHA

DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:

Ruper Ordorikak zuzenean aurkeztuko du Amour eta toujour disko berria. Album berezi honek osatuko du dagoeneko 20 diskotik gora heldu den bere ibilbidea.

Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua) Hasier Oleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).

Ruper maila gorenean dabil euskal musikan. Bere kantuetan sakontasunari eustea lortzen du halako edertasun bitxia erdietsiz, hitzen hautaketa eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz, musikari eta produkzio bide ausartak ibiltzen ditu.. Ezin da Ruper Ordorika laburrean definitu... Bere ibilbide oparoan disko ezagun handiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, Hiru Truku taldean. Kantutegi zaharra arakatu eta era berean abangoardiako musikariekin aritzen da: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen... Hor ditugu bere kantu iraunkorrak estilo itxietatik at heltzen zaizkigunak.


Compartir en:

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala