Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

Ohiko programak

Públicos

FICHA

DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:

classic

 

Classic Agenda

 

 


San Telmo Museoko Arte Ederrak

1.440 lanek osatzen dute San Telmoko Arte Ederren bilduma historikoa, eta gehienak ehun urtetik gorako museo honen lehen hamarkadetakoak dira. Erakusketa iraunkorrak XV. eta XIX. mende arteko ehun lan inguru biltzen ditu; aipatu azken mendea erakusketaren oinarria da. Azken batean, prozesu historiko eta sozialak, eta 500 urtetako estilo artistikoen bilakaera biltzen ditu.

Informazio gehiago

 

Literatura unibertsaleko klasikoak

Markatu zintuzten liburuak berriz irakurtzen ari zara? XIX. edo XX. mendeetako literatura (berr)aurkitu nahi duzu? Sorkuntza garaikideaz gain, Donostiako liburutegien sareak garai guztietako literatura unibertsalarekin topaketak antolatzen ditu literatura-solasaldien programazioaren baitan. Sarrera irekia da, edonork parte har dezake.

Euskal artearen 100 urte

San Telmo Museoko bildumaren ehun lan inguruk euskal artearen bilakaera biltzen dute. XIX. mende amaierako Zamacois, Lekuona edo Etxenagusia bezalako artisten lanak, XX. mendeko Guinea, Regoyos, Zuloaga, Arteta, Tellaetxe edo Zubiaurre artisten obrak, eta Euskal Eskola sortzetik aurrera, 60ko hamarkadako berpizte plastikorainoko obrak daude. Belaunaldi horretako artistak, horien artean Oteiza eta Chillida nabarmentzen direla, hurrengo belaunaldiko artistekin batera daude, besteak beste Nagel edo Ameztoy, Donostiako museoan ireki den areto berezian. 80ko hamarkadan sortutako Euskal Eskultura berriak osatzen du ibilbidea; nazio-mailako panorama artistikoan gertaera bizigarrienetako bat izan zen, besteak beste, Badiola edo Irazu artistak protagonista izanik .

Informazio gehiago

 

Musika klasikoa

Pianista

Victoria Eugenia Antzokia musika klasikoaren eskaintza egonkor eta kalitatezkoaz betetzeko eskariak eta ilusioak bultzatuta, urtero antzokiaren ezaugarriekin bat egingo lukeen musika-ziklo bat antolatzea adostu zuen Donostia Kulturak Cultura Musical Elkartearekin eta Eduardo Clausen Elkarteko lehendakariarekin.

 

 

Informazio gehiago

 

Antzerkia eta dantza

Danza

Antzerkia eta dantza bezalako diziplinak Donostia Kulturaren Classic kontzeptuari batu zaizkio, publikoari programazio "klasiko" kontratatu, unibertsal, historiko edo/eta ospetsu bat identifikatzen laguntze aldera..

Compartir en:

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala