Victoria Eugenia Antzokia
DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:
XX. mendearen hasierako Espainia ageri zaigu esperpento jostagarri honetan, non Valle-Inclánek “adarrak” direla-eta galdutako ohorearen aurreiritzi moralak kritikatzen baititu. Bere pertsonaiez eta haien jokamolde sainetezkoaz trufatzeko asmoa hartzen du, bai eta lortu ere, parodia satiriko honetan, zeinak barre-zantzo ankerrak eragiten baititu espainiarren tradizio matxistaren gainean.
Historiak kontatzen du nola Astete tenienteak –don Friolerak– anonimo bat jasotzen duen esanez emazteak engainatu egiten duela. Bere emazte doña Loretarengatik sentitzen dituen zeloek erotuta, hura auzoko putzontzi erdipurdiko batek tentatzen baitu, Pachequín bizargileak, mendeku hartzea deliberatzen du, beste auzo asmo gaiztokoek xaxaturik.
Morfeo Teatroren ekoizpena.
© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email