Sala Club del Teatro Victoria Eugenia
DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:
Judith Jáuregui piano-jotzaile donostiarra berriro dator Victoria Eugenia Antzokira, azken diskoarekin etorri ere: Pour le tombeau de Claude Debussy. Zuzenean grabatu zuen, Vienako In Concert ziklo Inperialean, eta albuma Debussyren figuraren inguruan dabil, haren bi lan nagusi eta harekin estu loturiko beste autore batzuen lanak baitakartza: Falla, Liszt, Chopin edo Mompou. Victoria Eugeniako Klub Aretoan, ikus-entzuleek bete-betean bizi ahal izango dute bidaia musikal honen barnekoitasuna eta indar emozionala, Madril, Viena eta Berlinen bizi ahal izan zuten bezala.
© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email