Sala Club del Teatro Victoria Eugenia
DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:
OHARRA: Azaroaren 9rako 20:00etan Victoria Eugenia Cluben programatua zegoen Euskal Barrokensemble-ren kontzertua dataz eta orduz aldatu da. Kontzertua azaroaren 10ean 19:00etan izango da. Diru itzulketa sarrera erosteko erabilitako kanal beretik egingo da. Barkamena eskatu nahi dizuegu aldaketa honek sortutako eragozpenengatik.
Enrike Solinís-ek sortu zuen Euskal Barrokensemble, 2006an, eta harrezkero taldeak bere lekua egitea lortu du antigoaleko musikaren arloan nazioartean. Taldearen ezaugarri nagusiak, ezagun egiten duten bereizgarriak, interpretazioen freskotasuna eta hurbiltasuna dira, tarte nabaria eskaintzen baitie inprobisazioari eta garai oso desberdinetako musika ikuspuntu nabarmen pertsonaletik birsortzeari. Horri esker, Euskal Barrokensemblek, nazioarteko kritikaren oniritzia ez ezik, askotariko ikus-entzuleena ere jaso du, taldearen zuzeneko emanaldiak biziak eta sentimenduz beteak baitira.
Kolaboratzailea: Donostia Musika
© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email