Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

West Side Story, Som Produce

Victoria Eugenia Antzokia

West Side Story

19 MARZO 2020 - 22 MARZO 2020 19. 20:00 / 20, 21. 17:00+ 21.00 / 22. 17:00 + 20.30

Teatro y Danza

Teatro

19,20 (17:00), 22 (20:30): 59, 55, 49 / 20 (21:00) 21,22 (17:00):65, 59, 55 €

ENTRADAS

En castellano

FICHA

DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:

Martxoaren 13ko oharra: COVID-19 birusaren (koronabirusa) hedapena geldiarazteko asmoz, Donostiako Udalak Donostia Kulturako zerbitzu guztiak itxi egingo ditu eta programazioa eten gaur, martxoak 13, 16:00etatik aurrera. Neurri hau oraingoz martxoaren 29ra arte hartu da. Informazio gehiago: sarreren diru itzulketa eta beste hainbat xehetasun.

West Side Storyn, Arthur Laurens-ek New Yorkera eramaten du Shakespeareren Romeo eta Julieta drama. Han, bi gazte maitemindu harrapatuko ditu kaleko banda biren arteko borrokak: Jet estatubatuarrak eta Shark puertorricoarrak. Gorrotoa, indarkeria eta aurrejuzguak nagusi diren giroan bizirik irauteko borrokak eratzen du antzezlan hau, musikal hunkigarri, garratz, eder eta nagusietariko bat.

Lehen notatik azken haspereneraino, West Side Story mundu osoko antzerki musikalik garrantzitsu eta behinenetako bat da. Leonard Berstein eta Stephen Sondheimek idatzi zuten partitura, musikalen historiako onenetariko bat, aditu askoren ahotan. Testua, berriz, Arthur Laurens-ena, eta oraindik ere lehen egunean bezain hunkigarria eta gaurkoa gertatzen da. Koreografiak Jerome Robbinsenak dira, eta ohorezko lekua dute dantza garaikidearen historian.


Compartir en:

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala