Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

No sin mis huesos & Kintsugi, Iron Skulls Co.

Victoria Eugenia Antzokia

No sin mis huesos

14 FEBRERO 2020 20:00

Teatro y Danza

Dantza

18, 15, 10 €

ENTRADAS

FICHA

DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:

Oharra: Ikuskizuna hasi aurretik, eta konpainiaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Oihana Maritorena interpretearekin 19:30ean, antzokiko Txina Aretoan. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, konpainiak aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan.

Dantza elementu elkartzaile, lotura eta idealen defendatzaile gisa. Dantza sufia –Haya Nagila– eta espainiar dantza tradizionala dira gure iragana berpizteko bide, eta kultura kristauak, arabeak eta judutarrak Mediterraneoan utzitako ondarea erakusten digute. Iragan historikoa orainarekin lotzeko helburuz, Iron Skulls Co-k XXI. mendean garrantzi nabarmena hartu duten hainbat estiloren inguruan eratu du bere ikuskizun berria. Dantza urbanoek, contact-ak eta Butoh-ak bat egiten dute No sin mis huesos honetan, eta ikuskizun paregabea osatzen dute, bidaia bat iraganera oraina interpretatu ahal izateko.

Kintsugi du izena urrea erabiliz objektuak konpontzeko XV. mendeko teknika japoniar batek, zeinaren filosofiaren arabera, arrakalak eta konponketak objektu baten historiaren parte baitira eta ez baitira ezkutatu behar. Objektua edertu behar dute, agerian utziz eraldaketa eta iragana. Hizkuntza berrietan eta higiduraren mugetan interesaturik, Iron Skulls Co teknikaren, edertasunaren eta inperfekzioaren arteko loturaren bila abiatzen dira boskote gisa, dantzaren bitartez.


Compartir en:

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala