Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

Izaro

DK ON!

Antzokia Etxean: Izaro

08 MAYO 2020 19:00

Música

Antzokia Etxean

FICHA

DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:

OHARRA:

- Gogoan izan kontzertu hau online soilik ikusteko egin dugula.
- Ez dago bertatik bertara ikusteko aukerarik, kokapenak berak eragotzi egiten du inguruko balkoietatik harago ikustea.
- Aukeratutako ordua 19: 00etatik 19: 30era bitartekoa da, kaleetan jende gutxien ibiltzen den ordua baita.

Donostia Kulturak emanaldi oso berezia eskainiko du konfinamendu garaian abiatutako #DKEtxean egitasmoaren barruko Antzokia Etxean programa digitalaren baitan: Izarok kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokiaren teilatutik, 19:00etan, hirukote formatuan (Izaro Andres, ahotsa eta gitarra; Iker Lauroba, ahotsa eta gitarra; Garazi Esnaola, teklatuak). Zuzenekoa online gozatu ahal izango da  Donostia Kulturaren Youtube kanalean Donostia Kulturaren Youtube kanalean maiatzaren 8an 19:00etatik aurrera.

Antzokia Etxean programak hemengo artista eta sortzaileen ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskaini ditu konfinamendu garaian, ostegunetik igandera, arratsaldeko 19:00etan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izan dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izan dira Donostia Kulturako kanaletatik. Lanok Youtubeko kanaleko zerrenda honetan daude ikusgai.


Compartir en:

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala