Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

68. Donostia Zinemaldia

Victoria Eugenia Antzokia

68. Donostia Zinemaldia

18 SEPTIEMBRE 2020 - 26 SEPTIEMBRE 2020

Cine

FICHA

DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:

Irailaren 18tik 26ra bitartean Donostiako 68. Zinemaldia egingo da eta Victoria Eugenia Antzokia jaialdiaren egoitza nagusietako bat izango da. Sail Ofizialaean, mundu osoko hainbat film lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko, eta New Directors sailean, berriz, hainbat nazioarteko zinemagileren lehen edo bigarren filmak saiatuko dira Kutxabank-New Directors Saria eskuratzen. Horizontes Latinos sailak Espainian aurkeztu gabeko urteko film luze latinoamerikarrak jasoko ditu; Perlak atalak beste nazioarteko jaialdietan sarituak ala txalotuak izan diren filmak erakutsiko ditu (haietako batek Donostia Hiria Publikoaren saria irabaziko du), eta Zabaltegi-Tabakalera Zinemaldiko sail irekiena da, ez baitu araurik, ezta estilo edo denbora mugarik ere. Aipaturiko sailez gain, gastronomiarekin lotutako Culinary Zinema, euskal zinemari eskainitako Zinemira eta urteko film espainiarren erakustaldia den Made in Spain ere izango dira.

Antolatzailea: Donostia Zinemaldia

Compartir en:

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala