Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

Los asquerosos; Miguel Rellán & Secun de la Rosa

Victoria Eugenia Antzokia

Los asquerosos

16 ABRIL 2021 - 17 ABRIL 2021 19:00

Teatro y Danza

Antzerkia

24, 18, 10 €

ENTRADAS

En castellano

FICHA

DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:

Manuelek polizia bat zauritu du, ihes egin du, eta osabaren etxean babestu da. Ez daki zenbaterainokoa den zauria, baina osabak aholkatzen dio desager dadila: larritasuna handiagoa edo txikiagoa izan, aurkituko dute, eta denbora luzea egin beharko du kartzelan.

Manuelek ez du beste aukerarik gauez ihes egitea baino, eta herri galdu eta abandonatu batean babestu da; Zarzahuriel izeneko herri batean: biek erabakitzen dute hala deitzea herriari. Han, nahiz eta ia ezer ez eduki eta ozta-ozta iraun bizirik, Manuelek bizitza ederra aurkitzen du. Telefonoz baino ez du harremanik osabarekin, eta hark ahal duen bezala laguntzen dio urrunetik. Zarzahurielek duen bakea, lasaitasuna, askatasunak ez diote uzten ezeren falta sumatzen Manueli; aitzitik, eskasia hark hurbiltzen du askatasunera, ia-ia ukitzeraino.

Halaxe izango da, harik eta hiriko familia batek, berak "los mochufas" deitzen die, landako bizimodura aldatzea erabakitzen duen arte, eta Zarzahurieleko etxe abandonatuetako bat erosi eta bertan bizitzen jarri arte. Ustekabeko bizikidetza horrek hankaz gora jarriko du Manuelen bizitza, eta betiko zikinduko dio paradisua.

David Serranok zuzendu du antzerkirako egokitzapena, zeina Jordi Galcerán eta Jaume Buixók Santiago Lorenzoren eleberritik egin baitute. Hizkuntza errotiko eta sailkaezin bati esker, batere ohikoa ez den umore-zentzuz jantzita dator historia.


Compartir en:

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Logotipo Donostiako Udala