Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Antzokia
  • Antzokia Ezagutu

Antzokia Ezagutu

Victoria Eugenia Antzokia hiriko erdigunean dago, eta Donostiako eraikinik bereizgarrienetariko bat da. Historiaz betetako antzoki hau 1912an inauguratu zenetik hiriko kultur ekitaldi nagusienen lekuko izan da.

Azken berritze-lanei esker, espazio eszeniko berritzaile bihurtu da, ekipamendu eta zerbitzu modernoenez hornitua, eta hasierako xarma eta ezaugarriak galdu gabe.

Areto nagusian 910 pertsona sartzen dira eta erabilera anitzeko espazio bat baino gehiago ditu, arte eszenikoarekin lotutako jarduerak egiteko.

Donostia Kultura kudeatzaile duela, Victoria Eugenia Antzoki berria zabalik da berriz ere 2007an garai berri bat hasiz. Helburua da ekipamendu honen bizitza artistikoa hobetzea. 2007ko berrirekiera zela-eta eginiko bideoak, Ganbera Beltza, jasotzen ditu antzokiaren une esanguratsuenak.

Victoria Eugenia Antzokiko gune ezberdinak ezagutzeko aukera eman nahi dizugu:

Victoria Eugenia Antzokia

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • Donostiako Udalaren logotipoa