donostiakultura.eus

1930

zineak hitz
egiten du!

Entrada de butaca

Donostiarrek Victoria eugenia antzokian ikusi (eta entzun) zuten lehen aldiz soinudun zinea. hantxe proiektatu zen, 1930eko martxoaren 17an, UFa ekoiztetxe alemanaren film bat,'Rapsodia húngara', zeinetan aktoreek, hain zuzen ere, hitz egiten baitzuten! Baina, jakina, sistema hark, teknikoki, "ez zituen guztiz asebete" ikusleak.

¿Zinea...

Antzokia ia hasieratik izana zen zine-areto. Inauguratu eta bederatzi hilabetera hasi ziren ikusten filmak, 1913ko martxoan; prezioak, 50 zentimo besaulkia eta 15 zentimo "paradisuko jarlekua". Lehen urteetan, ugari izaten ziren zine-emanaldiak eta bestelako ikus- kizunak saio berean.

...edo antzerkia?

Baina pantaila antzerkiari lekua kentzen hasi zenean, antzerkizale batzuk kritikatzen hasi ziren,"sukar zinematografikoa" irizten ziotenaren arrakasta deitoratzen baitzuten. zazpigarren artea, ordea, beste diziplinekin batera agertuz programazioan, sukarra baino askoz gehiago izatera iritsiko zen. ez zen erraza zineko izar handiei eta bata bestearen atzetik agertzen ziren aurrerapen teknologikoei ez ikusi egitea. 1945ean, 'El Mago de Oz' filmak eman zien hasiera kolorezko filmei; askoz lehenago, ordea, 1936an, esperimentua eginak ziren Victoria eugenia antzokian hiru dimentsioko zinearen lehen sistema batekin.

Zine komertzialak ere osatu zuen aretoko programazioa 1993a arte.

'INTOLERANCIA' (1921).
Griffith-en superprodukzio "berebiziko eta paregabea", egun batzuk lehenago gertaturiko Datoren hilketari buruzko erreportaje batekin batera eman zen.

'EL FANTASMA DE LA ÓPERA' (1926).
Novedades zinean ere ari ziren ematen, baina hala ere aulki gehiago ipini behar izan zituzten. Denek nahi zuten ikaratu Lon Chaney ikusiz.

'LA QUIMERA DEL ORO' (1926).
Charles Chaplinek, Donostia (eta txofrea) bisitatu baino bost urte lehenago, hunkitu egin gintuen Victoria Eugenia antzokian.

'RAPSODIA HÚNGARA' (1930).
Eslogan apal batez "eguneko gertaera" iragarri zen gure hirian proiektaturiko lehen soinudun filma.

'LA REINA CRISTINA DE SUECIA' (1934).
Publizitatea, Greta Garboren izena letra handitan eta aurpegiaren argazkia ageri zituela, 'star-system'aren indarraren erakusgarri zen.

'EL MAGO DE OZ' (1945).
Baldosa horizko bidea horia zen benetan fantasiari egindako monumentu horretan, non hasi-masietan zen koloretako zinea garatzen hasi baitzen.