
The Fake CousinsTokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak: 59. Jazzaldia
Iragandako ekitaldia
Gonbidapenarekin
Paul San Martín (ahotsa, pianoa), Jon Aira (gitarra), Javier San Martín “Shaf” (bateria)
Paul San Martín, Jon Aira eta Javier San Martín ‘Shaf’ bluesa maite duten hiru musikari dira, ibilbide luzea egina dutenak. Beren errepertorioa pianotik hurbilago dauden estiloetatik ꟷBoogie Woogie, Ragtime edo Stride esaterakoꟷ gitarristei gehiago dagozkien generoetaraino doa ꟷChicagoko Bluesa edo Stax zigiluko Funka besteak besteꟷ. Jaso dituzten eraginen artean aipatzekoak dira: Professor Longhair, Dr John, Ray Charles, B.B. King, Albert King, Hound Dog Taylor, Memphis Slim, Eddie Taylor...
Elkarrekin The Fake Cousins taldeak birsortu egiten du Juke Joint-etako giroa: Estatu Batuetako hegoaldeko lokal txiki famatuak, 40ko hamarkadan komunitate afroamerikarrak biltzen ziren lekuak, dantzan, abesten, jan-edanean eta apustuan aritzeko. 2023an argitaratu dute beren lehen albuma, The Set-Up, berealdiko blues diskoa, bide luze bezain oparoa izango dutela iragartzen duena.
Oharra
Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira, antzokiko leihatilan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.