Albisteak eta oharrak
-
2026.05.0814.833 parte-hartzaile Giza Eskubideen 23. Zinemaldian
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era garatu da, erantzun bikainarekin publikoaren aldetik.
-
2026.05.07XII. JazzEñek zortzi talde ekarriko ditu 61. Jazzaldira
61 Jazzaldiaren baitan XII. JazzEñek Estatuko Jazzaren panoramika eskainiko du zortzi kontzerturekin, uztailaren 22tik 25era, Victoria Eugenia Antzokian
-
2026.04.30'Sucia' filmak Giza Eskubideen 23. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldian, gaur gauean Victoria Eugenia Antzokian amaituko dena.
-
2026.04.29Murillok eta Safronkinek hiriari eman dizkiote dohaintzan dantza-oinetakoak
Iker Murillo eta Vitali Safronkine dantzarien azken agurreko dantza-oinetakoak, hemendik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko foyerrean egongo dira ikusgai. Hiriko alkate Jon Insaustik jaso du dohaintza antzokian, apirilaren 29an mundu osoan ospatzen den Dantzaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan.
-
2026.04.29Imanol Uribek jasoko du 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria
Imanol Uribe zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostegunean, apirilak 30, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
-
2026.04.28Apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna
Bihar, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Crystal Pite koreografo kanadiarra da aurtengo mezuaren egilea.
-
2026.04.23'Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 22. ekitaldia' erakusketa zabalik
Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 22. ekitaldia erakusketa irekita egongo da apiririlak 23tik 30era Victoria Eugenia Antzokian (sarrera Okendo plazatik).
-
2026.04.21Hemen da 2026ko Dantza Hilabetea
XVIII. Dantza Kalean eta XXVIII. Kontxako Barandaren jarduerak emango diote hasiera hurrengo asteburuan, apirilaren 25ean eta 26an, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Donostian antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei eta maiatzaren 3an, Victoria Eugenia Antzokian emango den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIX. Galarekin itxiko da.
-
2026.04.21Pantxoa eta Peiok jasoko dute 2026ko Adarra Saria
Pantxoa eta Peio bikote lapurtar aitzindariak eskuratuko du 2026ko Adarra Saria, Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren eskutik. Ekainaren 21ean, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du saria eta segidan kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak, asteazkenean, apirilak 22, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean Donostia Kulturako bazkideentzat eta ostegunean apirilak 23, osteguna, 11:30ean publiko orokorrarentzat.
-
2026.04.16Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era bitartean garatuko da
Palestinako historia, migrazioak eta errefuxiatuen egoera munduko hainbat lekutan, haurren osasuna, emakumeen zeregina erlijioetan, Afrikako haur soldaduak, mobilizazio sozialen indarra eta ehungintzaren industriako prekarizazioa izango dira gaietako batzuk zinemaldiko filmetan eta solasaldietan.