Leihatila eta informazio gunea

Sarrerak webgune bidez eros daitezke, baina baita Victoria Eugeniako leihatilan ere. Leihatilaz gain, informazio gunea ere badago Victoria Eugeniako izkina batean (Argentinako Errepublika Pasealekuaren eta Erregina erregeordearen kale kantoian); gune horretan Donostia Kulturaren inguruko informazioa ematen zaie herritarrei.

Victoria Eugenia Antzokiko informazio gunea
Victoria Eugenia Antzokiko leihatila eta informazio gunea.

Leihatila:

  • Astelehenetik larunbatera. Igande eta jaiegunetan emanaldia dagonean soilik irekiko da.
  • 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik. Ikuskizuna irekiera ordua baino lehenago hasiz gero, emanaldia hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
  • 943 48 18 18
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Ikusi mapan

Informazio gunea:

  • Astelehenetik ostiralera
  • 09:30 - 13:30 / 15:30 - 18:00
  • 943 48 11 50
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Ikusi mapan

Deskontuak

Victoria Eugenia Antzokiko ikuskizunetan hainbat deskontu lor daitezke, eta garrantzitsuenetako bat Donostia Kulturako bazkideei eskaintzen zaie: % 10eko deskontua ikuskizun guztietan.

Icono DK
% 10eko deskontua Donostia Kulturako bazkideentzat
Informazio gehiago
Icono accesibilidad
Gurpildun aulkian doazenak eta beste talde batzuk
Deskontuak ikusi
Icono joven
Ordu gaztea, 30 urtetik beherakoentzat
Baldintzak ikusi

Eserlekuen planoa

Ikusi eserlekuen planoa [PDF]

Areto nagusira bisita birtuala

Victoria Eugenia Antzokiko areto nagusiak 888 eserleku ditu (horietatik 113 ikuspen gutxikoak) eta honela dago banatua:

  • Eserleku-patioan 284 eserleku (8 gurpildu aulkian doazenentzat gordetakoak).
  • 14 platea 78 eserlekurekin.
  • 16 palko 102 eserlekurekin.
  • Balkoian 181 eserleku (horietarik 49 ikuspen gutxikoak).
  • Anfiteatroan 243 eserleku (horietarik 64 ikuspen gutxikoak).

Zenbait ikuskizunetan prezioa ezberdina izan daiteke zonaldearen arabera.

Ikuspen gutxiko eserlekuak gainerako jarlekuak saldu ondoren baino ez dira salgai jartzen, eta prezio erdira saldu ohi dira.

Victoria Eugenia Antzokian, areto nagusiaz gain, bada beste gune eszeniko bat, Victoria Eugenia Club izenekoa, 120 eserleku dituena.

Sarrerei buruzko informazioa eta beste galdera batzuk