Donostia Kulturako bazkideek % 10eko deskontua dute Donostia Kulturak antolatutako ikuskizun guztietan.

Deskontua bazkideentzat

% 10eko deskontua ikuskizun bakoitzeko bi sarreratan egingo da, Donostia Kulturak antolatutako ikuskizun guztietan.

Webgunean saioa hasi behar da (ez baduzu pasahitzik erregistratu egin beharko duzu; saioa hasteko gunean bertan duzu erregistratzeko aukera), eta erosketa egiteko unean baieztatu bazkide tarifa hautatu duzula.

Leihatilan DK bazkide txartela erakutsi beharko da.

Beste talde batzuentzako deskontuak

Donostia Kulturako bazkideen deskontu bera izango dute langabetuek, 30 urtetik beherako gazteek, pentsiodunek eta 65 urtetik gorakoek. Deskontua bakarrik leihatilan egingo zaie eta sarrera bakar batean.

Gurpildun aulkian doazenek % 20ko deskontua izango dute tarifa bat baino gehiago duten ikuskizunetan, eta harekin doan lagunari ere aplikatuko zaio deskontua. Sarrera hauek leihatilan soilik eros daitezke.

Deskontuak ez dira bateragarriak.

Taldeei egiten zaizkien deskontuen inguruko informazioa jasotzeko bidali mezua vea_taquilla@donostia.eus e-postara edo deitu 943 48 18 18 telefonora.

Ordu gaztea

30 urtetik beherakoa bazara, sarrerak 3 eurotan lor ditzakezu Victoria Eugenia Antzokian, ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.

Baldintzak:

  • Soilik leihatilan eta kasuan kasu erabakiko da salgai jarri edo ez, eskuragarri dauden sarreren arabera.
  • 30 urtez azpikoentzat.
  • Sarreraren prezioa: 3 euro.
  • Pertsona bakoitzeko sarrera bat.
  • Hiru arte diziplina: antzerkia, musika eta dantza.
  • Emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Gehienez ere 20 sarrera salduko dira emanaldi bakoitzeko. Udako denboraldian 12.
  • Haur ikuskizunak ez dira kanpaina honetan sartzen.

Abonamenduak

Donostia Kulturak herritarren esku jarri ohi ditu musika, dantza, antzerki edo zinemarako abonamenduak, eta horietako batzuk Victoria Eugenia Antzokiko ekitaldietarako dira. Unean uneko abonamendu erabilgarriak (baleude) Donostia Kulturaren webgunean ikus daitezke. Ekitaldi bat abonamenduren batean sartuta badago, ekitaldiaren fitxan bertan adieraziko da hori, eta bertatik abonamendua erosi ahal izango da.