O Prentsa-oharra

2023 abuztuak 9 • 12:00

Hemen duzue Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan eta Lugaritz, Intxaurrondo eta Larratxo kultur etxeetan 2023ko udazkenerako Donostia Kulturak prestatutako programazioaren aurrerapena. Guztira, 31 ikuskizun dira: lau antzezlan, bost dantza ikuskizun, opera jaialdi bat eta aparteko beste opera bat, eta hamalau kontzertu.

Sarrerak bihar, abuztuak 10, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. 

Kontaktua Antzerkia Komunikazioa / Musika Komunikazioa