Donostia Kultura: 2025eko arte eszenikoetako udako programazioa
O Prentsa-oharra
2025 maiatzak 22 • 10:00
Donostia Kulturak gaur, maiatzak 22, aurkeztu du 2025eko udako arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 21 ikuskizun izango dira uztailetik irailera Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 4 kontzertu, 16 antzezlan eta dantza emanaldi 1 izango dira. Bestalde, udazken eta neguan izango diren 3 kontzerturen berri eman da.
Sarrerak bihar, maiatzak 23, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
- Donostia Kulturako udako programazioa: informazioa eta argazkiak (dropbox)
- Udako programazioari buruzko albistea