O Prentsa-oharra

2025 uztailak 29 • 10:30

Donostia Kulturak gaur, uztailak 29, aurkeztu du 2025eko udazkeneko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, ordainpeko 63 ikuskizun (21 kontzertu,  19 antzezlan, 7 dantza ikuskizun, bertso saio bat eta 15 haur ikuskizun) eta 7 jaialdi (Bolo-Bolo Weekend, IV. Kutixik Jaialdia, XVI. Metal Norte Festibala, XIII. Zombie Jaialdia, Revolution JamRock 2025, IV. Iturritik Dantza Jaialdia eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan, urritik abendura bitartean.

Sarrerak asteazkenean, uztailak 30, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

Kontaktua Antzerkia Komunikazioa / Musika Komunikazioa