Donostia Kultura: 2026ko arte eszenikoetako neguko programazioa
2025 azaroak 18 • 11:30
Donostia Kulturak gaur, azaroak 18, aurkeztu du 2026ko neguko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, ordainpeko 65 ikuskizun (27 kontzertu, 24 antzezlan, 4 dantza ikuskizun eta 10 haur ikuskizun) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan, urtarriletik martxora bitartean. Hauez gain, Gure Ahotsak musika jaialdia, XXII. dFERIA Arte Eszenikoen Feria eta XXVI. Donostia Antzerkia Sariaren Gala izango dira 2026ko lehen hiruhilekoan.
Sarrerak ostegunean, azaroak 20, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. Gainera, Donostia Kulturako bazkideek %20ko deskontua izango dute hainbat ikuskizunetan (abenduaren 30era arte) eta 24 orduko aurresalmenta eskainiko zaie ere, azaroak 19an,11:30etatik aurrera.
- Donostia Kulturako neguko programazioa: informazioa eta argazkiak (dropbox)
- Neguko programazioari buruzko albistea