Donostia Kultura: 2026ko arte eszenikoetako udaberriko programazioa martxoaren 5ean salgai
O Prentsa-oharra
2026 martxoak 4 • 15:00
Bihar, martxoak 5, 11:30ean jarriko da salgai Donostia Kulturaren 2026ko udaberriko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, ordainpeko 52 ikuskizun (18 antzezlan, 2 musikal, 18 kontzertu, 9 dantza lan eta 5 haur ikuskizun) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan, apiriletik ekainera bitartean. Hauez gain, Giza Eskubideen 23. Zinemaldia ere izango da 2026ko bigarren hiruhilekoan.
Sarrerak bihar osteguna, martxoak 5, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
- Donostia Kulturako udaberriko programazioa: informazioa eta argazkiak (dropbox)
- Udaberriko programazioari buruzko albistea (donostiakultura.eus)