O Prentsa-oharra

2026 martxoak 3 • 11:00

Donostia Kulturak gaur, martxoak 3, aurkeztu du 2026ko udaberriko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, ordainpeko 52 ikuskizun (18 antzezlan, 2 musikal, 18 kontzertu, 9 dantza lan eta 5 haur ikuskizun) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan, apiriletik ekainera bitartean. Hauez gain, Giza Eskubideen 23. Zinemaldia ere izango da 2026ko bigarren hiruhilekoan.

Sarrerak ostegunean, martxoak 5, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. Aurretik, Donostia Kulturako bazkideek  24 orduz aurresalmenta berezia izango dute eskura (martxoaren 4ko 11:30etik martxoaren 5eko 11:30era) eta %20ko deskontua izango dute hainbat ikuskizunetan martxoaren 30era arte.

Kontaktua Antzerkia Komunikazioa / Musika Komunikazioa