Donostia Kultura: 2026ko arte eszenikoetako udako programazioa
2026 maiatzak 27 • 11:00
Donostia Kulturak gaur, maiatzak 27, aurkeztu du 2026ko udako arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 27 ikuskizun izango dira uztailetik irailera Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 23 antzezlan, 2 kontzertu, dantza emanaldi eta haur antzerki bana izango dira. Bestalde, udazken eta neguan izango diren 7 ikuskizunen berri eman da.
Sarrerak ostiralean, maiatzak 29, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Gainera, Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua izango dute hainbat ikuskizunetan (ekainaren 30era arte) eta 24 orduko aurresalmenta ere eskainiko zaie, maiatzaren 28an,11:30etatik aurrera.
- Donostia Kulturako udako programazioa: informazioa eta argazkiak (dropbox)
- Udako programazioari buruzko albistea