O Prentsa-oharra

2026 uztailak 28 • 10:45

Donostia Kulturak gaur, uztailak 28, aurkeztu du 2026ko udazkeneko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 72 ikuskizun izango dira urritik abendura Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 25 antzezlan, 23 kontzertu,  8 dantza lan, 15 haur ikuskizun eta bertso saio bat izango dira. Horiez gain, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astea eta V. Iturritik Dantza Jaialdia ere izango da 2026ko hirugarren hiruhilekoan. Bestalde, 2027ko urtarrilean izango diren 2 kontzerturen berri eman da.

Sarrerak ostegunean, uztailak 30, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Gainera, Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua izango dute hainbat ikuskizunetan (ekainaren 30era arte) eta 24 orduko aurresalmenta ere eskainiko zaie, uztailaren 29an, 11:30etatik aurrera.

Kontaktua Musika Komunikazioa