O Prentsa-oharra

2026 azaroak 17 • 11:30

Donostia Kulturak gaur, azaroak 17, aurkeztu du 2027ko neguko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 57 ikuskizun izango dira urtarriletik martxora Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 19 antzezlan, 18 kontzertu, 5 dantza lan eta 12 haur ikuskizun. Horiez gain, XXXIII. dFERIA, Gure Ahotsak Jaialdia, XXV. Heavy Jaia eta XVII. Musikagela Weekend izango dira 2027ko neguan. Bestalde, 2027ko apiriletik aurrera izango diren 5 kontzertu eta antzezlan baten berri ere eman da.

Sarrerak ostegunean, azaroak 19, jarriko dira salgai 11:00etatik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Gainera, Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua izango dute hainbat ikuskizunetan (abenduaren 30era arte) eta 24 orduko aurresalmenta ere eskainiko zaie, azaroaren 18an, 11:00etatik aurrera.

Kontaktua Musika Komunikazioa