O Prentsa-oharra

2024 apirilak 10 • 11:00

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak Errobi taldeari emango diote aurtengo Adarra Saria. Ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian izango da sari-emate ekitaldia eta, bukatutakoan, Errobi bikoteak kontzertua eskainiko du beste hiru musikariz inguratuta.

Sarrerak apirilaren 11n, osteguna, 11:30ean, jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak helbidean, 20 eurotan.

Informazio gehiago:

Kontaktua Musika Komunikazioa